Amaia Leranoz Madariaga | Idazkaritza
La Majarí elkartea

Gizarte Lanean diplomaduna eta Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziaduna da. Hasiera batean garapenerako kooperaziorantz bideratu zuen bere jarduna eta esparru horretara lotuta dago oraindik. 2015ean AGN La Majarin lan egiten hasi zen. Elkarte honek Iruñeko eta Iruñerriko ijitoekin lan egiten du, batez ere baztertuago daudenekin. Entitatearen xedea Nafarroako ijitoak maila guztietan sustatzea da, betiere haien kultura propioa bultzatuz, eta horretarako hainbat alorretan lan egiten du, haien artean nabarmentzekoak dira gizarte- eta familia-arreta, hezkuntza laguntza eta osasunaren sustapena.

Iranzu Baltasar Martín
Batzordekidea
Salhaketa Elkartea

Gizarteratzean teknikaria eta Salhaketa elkarteko preso eta preso ohientzako pisu psikoedukatibo batetako hezitzailea da. 2006. urtetik elkarte honetako militantea da. Pertsona presoen eta haien familien eskubideen aldeko defentsan eta borrokan lan egiten dugu. Horretarako salaketa eta sentsibilizazio kanpainak abiatzen ditugu, pertsona horiek gizarteratze prozesuan laguntzen ditugu espetxe-baimenarekin, hirugarren graduan, baltzintzapeko askatasunean eta behin betiko askatasunean espetxetik ateratzen direnean.

Lorenzo Izquierdo Villanueva
Batzordekidea
ACOAD asoziazioa

Gizarte Hezkuntzan diplomaduna da eta Drogomenpetasunean master bat du. 1993tik ACOAD elkartean lan egiten du. 1982tik entitateak laguntza-zerbitzuak sortzea eta osasun- eta gizarte-zerbitzuak kudeatzea du helburu, horretarako gizarteko kolektibo zaurgarrienen laguntza sanitarioa, psikosoziala, formatiboa, edukatiboa eta laborala sustatuz eta gaixotasun mentalak, menpekotasunak, gaixotasun adiktiboak eta haiekin lotutako patologiak artatzea lehenetsiz. Gaixotasun Adiktiboentzako Zuria Eguneko Ospitalean laguntzaren kudeaketarako taldean lan egiten du gizarte hezitzaile gisa, eta halaber Iruñeko kartzelean espetxeratuta dauden gaixotasun adiktiboak dituzten pertsonak artatzeko ekipoaren kide da.

Maite Ziganda San Martín
Batzorde Iraunkorra

SEI elkartea

Gizarte Lanean diplomaduna da, Sexologian master bat du eta Irabazi asmorik gabeko Erakundeen Zuzendaritza Kudeaketan aditua da. Elkarteen esparruko gizarte lanaren arloan 15 urteko lan ibilbidea du eta azken 10 urteotan koordinazio lanak egin ditu. Gainera, zuzendaritza zereginetan, sarean lan egitean, boluntariotzaren kudeaketan eta gizarte komunikazioan eskarmentua du. 2014ko urritik SEI Elkartearen koordinatzailea da, familien berrantolatze eta dolu migratorioko prozesuetan laguntzeko zerbitzu espezializatuarena alegia. SEIren helburua gizarte interkultural bat eraikitzean inplikatuta dauden gizarte eragile guztien parte-hartzea sustatzea da. Hori lortzeko profesionalizazioa, boluntariotzaren sustapena eta gizarte sentsibilizazioa ditugu ardatz.

Eliana Alemán Salcedo
Lehendakariordetza

Gizakia Herritar / París 365 Fundazioa

Zuzenbidean lizentziaduna da, Harreman Internazionaletan masterra du eta Soziologian doktorea da. 2010. urtetik Gizakia Herritar / París 365 fundazioaren proiektuen koordinatzailea da. Fundazio honen bidez elikadura proiektuak, behin behineko ostatu hartzeko etxebizitzak, haur, gizarte ekintzailetza, gizarteratze eta laneratzea eta laneratzeko prestakuntza xede dituzten proiektuak bultzatu dira. Gizarte Erantzukizun Korporatiboan aditua da. Gainera, Nafarroako Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarean (REAS) teknikari gisa lan egin du eta NUPeko Soziologia Departamentuan ikertzaile moduan asoziatuta egon da. Kolonbian bere jarduera profesionala garatu zuen irakasle eta ikertzaile gisa.

Julio Vidaurre Ruíz
Diruzaintza
Nafarroako Gizarte Lanaren Elkarte Ofiziala

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UHUN) Gizarte Lanean diplomaduna da, hezkuntzaren alorrean bitartekari interkulturala da eta hainbat GKErekin kolaboratzen du, hainbat urtetan GKE ugarirekin Gizarte Laneko profesional gisa lan egin du eta, gaur egun, Iruñeko Irabia-Izaga ikastetxeko hezitzailea da. Horrez gain, París 365 jangela sozialean eta Iruñeko Cáritas Diocesana elkartean gizarte boluntariotza lanak burutzen ditu. Gaur egun, Nafarroako Gizarte Lanaren Elkarte Ofizialaren Zuzendaritza Batzordearen kidea da.

Lydia Almirantearena Larrañeta
Batzorde Iraunkorra

Lantxotegi Elkartea

NUPen Ekonomian lizentziaduna da, eta sektore pribatuan lan egiten zuen enpresentzako aholkularitzaren arloan 2011n aldi berean Lantxotegi Elkartean lan egiten hasi zen arte. Entitate honek gizarte bazterkeria egoeran dauden edo eskolan porrot egin duten gazteei aukerak ematen dizkie heziketa formal eta ez formaleko programen bidez, eta bera arlo honen administrazioaren eta kudeaketaren arduraduna da. Entitate honen ordezkari gisa Sarearen hainbat lantaldetan parte hartzen du, eta azken horren ordezkari gisa EAPN-Es edo Hirugarren Sektoreko Plataformaren erakundeetan parte hartzen du. 2014-2017 epean Nafarroako Pobreziaren kontrako Sarearen lehendakaria.

Rubén Unanua Ruiz
Lehendakaritza

Xilema Fundazioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Gizarte Lanean diplomaduna. 2002tik 2010era Secretariado Gitano fundazioan lan egin zuen eta hainbat funtzio izan zituen, besteak beste, orientazio laborala eta gizarte bazterkeria egoera larrian dauden familien gizarte esku-hartzean teknikaria. 2007tik 2010eko erdialdera Nafarroako FSGren Gizarte Jarduketearen Alorraren koordinatzailea izan zen. 2010eko ekainean Xilema fundazioaren bidez Iruñeko Etxegabetuak Artatzeko Udal Zerbitzuaren zuzendari bihurtu zen, eta gaur egun ere lanpostu hori dauka. Xilema fundazioa haur eta nerabeekin, familiekin, emakumeekin, bazterkeriarekin eta osasun mentalarekin eta Gizarteratze eta Laneratzearekin lan egiten duen entitate bat da. Hainbat epetan Nafarroako Pobreziaren kontrako Sarearen Batzorde Iraunkorraren partaide izan da.

 

Esther Baztán Crespo
Batzordekidea
ANAFE fundazioa

Gizarte Lanean diplomaduna da eta Gizarte Hezkuntzan graduduna. 1992tik ANAFE fundazioan lan egiten du. Entitate hau pertsona etorkinen gizarteratzea eta laneratzean eta bitartekaritza interkulturalean zein esku-hartze komunitario interkulturalean espezializatuta dago. Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko Departamentuan lan egiten du 2007. urteaz geroztik irakasle asoziatu gisa.

La Red Navarra de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social es una agrupación horizontal de entidades sociales, sin ánimo de lucro, que trabajan para la erradicación de la pobreza y la exclusión social.

©2017 Red Navarra de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social. Todos los Derechos Reservados.

Search